MusikaZuzenean #53: Leihotikan + The Potes

2018-11-22
Hemen da musikazuzenean telebista saioaren 53garren atala! 00:00 Sumarioa 01:07 Leihotikan 15:32 The Potes Lehiotikan taldea izango da lehen protagonista errepidean 25 urte bete dituzten honetan. Punk rock melodikoa nagusi den "Non Zaude?" lan bikoitza kaleratu du bandak, eta Patxi, Gorka, Asier eta Titirekin bildu gara taldearen nondik norakoak ezagutzeko. Bigarren erreportajean "Ametsak dira egi erabat bete aurretik" diskoa ezagutuko dugu, the Potes taldearen lehen iraupen luzekoa. Folk irlandar giroetan hasi zuten musika bidea, eta kantu berrietan punk folk aldera biratu dute. Arrasaten duten entsegu lokalean bildu gara banda osoarekin.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak