'Mintzakuadrillak', gazteak gazteekin euskaraz mintzatzeko kuadrillak

2021-12-11
Gazteen hizkuntza ohiturak aldatzeko eta euskararekiko atxikimendua handitzeko helburua duen egitasmoa da Mintzakuadrillak. Gazte euskaltzaleen sarea handitu eta harreman berriak sortzeko asmoarekin abiatu zuen egitasmoa Euskaltzaleen Topaguneak 2017-2018 ikasturtean eta, ordutik, hainbat hiri eta herrietan sortu dituzte taldeak. Haatik, komunitatea zabaltzen joan nahi dute eta gazteak animatu nahi dituzte dagoeneko martxan dauden Mintzakuadrilletan parte hartzera edo euren herrietan berriak sortzera. Egitasmoaren xehetasunak bertatik bertara ezagutzeko, Iruñerriko kideekin elkartu dira Ttap aldizkarikoak.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak