Hauxe da despedidea Gora ta gora beti (Oskorri)

2019-12-27
http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Dibi lada, debele dede, dabala dada, hauxe da despedidia. Dibi lada, debele dede, dabala dada, hauxe da despedidia. Dibi lada, debele dede ... Gora ta gora beti, haik gora Lapurdi! Euskarak bizi gaitu eta bizi bedi. (bis) Gorantza doa agudo kapitala eta Lapurdi beti dago apala, aldrebesturik dago mundu zitala. Konformatzen ez bagara ze pekatu mortala! Gora ta gora beti... Gurea ez da bizimodu normala, lurra lantzeko aitzurra eta pala, lanaren truke kobratzen erreala. Benetan da miserable euskaldunon jornala. Gora ta gora beti... Munduan ezin bizi daiteke hala, merkatuetan dena gora doala, etxera eta zopa guztiz argala, kriseiluen olioa ez da postre formala. Gora ta gora beti... Obrero eta nekazari leiala, zuena ez da errenta liberala. Diru zikinak putre motzak bezala botatzen dizu gainera hortxe bere itzala. Gora ta gora beti... Jabeek dute kontzientzi zabala, kakastu dute gure lurren azala, baina Lapurdi ez da hain zerbitzala; burruka garbian dago. Hori da printzipala! Gora ta gora beti...
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak
hilabetea
18
urtea
640