Kilometroak 2019 Bideoklipa

2019-05-03
Hauek dira Kilometroak 2019ko abestia eta bideoklipa. Ni, Hi, Hura... ikastola mundura! Leloraren barnean biltzen den GU edo talde-izaera jasotzen du abestiak, swing doinu dantzagarriez. Gozatu, eta segitu dezagun Kilometroak egiten! KILOMETROAK 2019 NI, HI, HURA… IKASTOLA MUNDURA! Itsasotik zeruraino urdinean urdinago, herria dut, herria naiz, ikastolatik harago. NI naiz abiapuntua, NI naiz hitzaren arnasa, NI naiz harri-koxkorrekin eraikitako jolasa. NI, HI, HURA… NI, HI, HURA… JAUZI EGINIK GURA NI, HI, HURA… NI, HI, HURA… IKASTOLA MUNDURA! HI haiz behinola egin zen habia baten oraina, geroztik nor babestua izan duena ordaina. Inoiz baino ederrago, inoiz baino berdeago, bide hontan emandako pauso bakoitzean hago. NI, HI, HURA… NI, HI, HURA… JAUZI EGINIK GURA NI, HI, HURA… NI, HI, HURA… IKASTOLA MUNDURA! HURA putzu more bat da eta putzuaren jiran mamorruak hor dabiltza algaraka kalejiran. Patinetez, bizikletaz edo eskutik helduta, irten gaitezen mundura mundua zain daukagu ta! NI, HI, HURA… NI, HI, HURA… JAUZI EGINIK GURA NI, HI, HURA… NI, HI, HURA… IKASTOLA MUNDURA!
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak