www.berria.eus | Iker Lauroba abeslariak Luis Eduardo Aute Espainiak kantautorearen 'Al alba' abestiaren euskarazko bertsioa egin du. Frankismoak 1975ean Txiki, Otaegi eta FRAPeko hiru kide fusilatu aurreko egunean idatzi zuen Autek. Laurobak abestia bideo batean aurkeztu du, eta bideoan Txiki eta Otaegiren omenez egindako margolan bat nola margotzen duten ikus daiteke.