Gulina eta Barrios presoen aldeko mobilizazio Berlinen

2017-11-20
Azaroaren 25an Burlatan manifestazio bat eginen da Iñigo Gulina eta Mikel Barrios euskal presoen askatasunaren alde. Bi nafar hauek Berlinen atxilo eta espetxeratu zituzten urriaren 27an, eta orain euroagindu baten zain daude giltzaperaturik. Asteburu honetan Berlinen bertan haien aldeko kontzentrazio bat egin da espetxe aurrean, eta datozen egunetan ekimen gehiago eginen dituzte. Iñigo Gulina eta Mikel Barriosen aldeko mobilizazioak eta ekimenak izanen dira datozen egun eta asteetan Burlatan eta Berlinen. Asteburu honetan, Berlinen izan da lehena, Moabit kartzelaren aurrean. Bertan dira biak urriaren 27an atxilotuak izan ostean. Espania eta Frantziak eskaturiko euroagindu prozedurei egin behar diote aurre hurrengo asteetan. Berlindar lagun talde batek modu zaratsuan konzentratu ziren bi euskaldunak dauden kartzelaren atarian. Musika, irrrintzi eta elkartsaun ohiuak bota zituzten bi ordutan zehar bien askatasuna zein euroaginduen ukapena exijituz. Ekitaldi honetan Mikel eta Inigoren agur gutunak irakurri ziren. Berlinen beraien alde antolatu den elkartasun kanpaina eskertu eta aurrera batera borrokatzeko aldarria egin zuten. Free Mumia kanpainako ordezkari batek eta presoen aldeko babesa lantzen duen Rote Hilfe taldeen elkartasun adierazpenak irakurri ziren ere. Ostiralean bertan, Rote Insel etxe sozialean bi euskaldunen egoera azaltzeko hitzaldi informatibo bat egin zen eta hurrengo asteetan ekimen gehiago egingo dira. Azaroaren 24ean beste hitzaldi informatibo bat egiteaz gain abenduaren 9an elkarratartze bat egingo da Frantziar Enbaxadaren aurrean Parisen euskal presoen aldeko manifestazioarekin koinzidituz. Horrez gain, abenduaren 16ean The Clash, Berlingo taberna ezagunean, Mikel Barrios eta Inigo Gulinaren aldeko elkartasun bazkari popularra egingo da. Burlatan, azaroaren 25an manifestazioa Datorren larunbatean, Burlatako Askas Plazatik manifestazio bat abiatuko da eguerdiko 13etan. Bertan bi euskal preso hauen askatasuna exijitu da. Egun berean, Axular elkartean "Gazteak eta errepresioa" gaiarekin hitzaldi bat izanen da (18etan) eta gauean bertso afari eta gaupasa izanen dira.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak