Suaia eta Lahaine - Adoktrinatuak

2015-01-20
Suaia eta Lahaineren Herrima diskoa sei abestiz osatutako lana duzue, non rap eta reggae ardatz diren arren, beste estiloak entzuteko parada izango duzuen, hala nola jungle, gitarra rockeroak eta beste hainbat keinu. Hitzekin helarazten den mezua argia eta garbia da, proiektu honetan ez dago ezer eskutuan, herriak bizi izan duen eta bizi duen egoeraren aurrean, ezinbestekoa egiten zaigu gure hitzak armak bilakatzea. Musika ekoizpenaren pisu gehiena Askapen Sound Sistemak eraman du, baina badira ere Hawa (“Justizia poetikoa”) eta David Nanclaresen (“Riots”) programazioak eta Iñigo Gámiz (“Bizimoduak”, “Adoktrinatuak”) eta David Nanclaresen (“Grebalariak aske!”) gitarrak. Grabazioa Askapen Sound Sistemak Laga estudioan burutu du eta nahasketa eta masterizazioa Ibon Larruzeak Euridia estudioan.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak