EUSKARAREN EGUNA - ZIZTA EUSKARA TALDEA

2015-12-02
"Beti berdin... Taldera espainolez ez dakien pertsona bat heltzen den bakoitzean euskerara pasatu behar gara... Nazkatuta gaude!!! Non daude gure hizkuntza eskubideak? Non gure hizkuntzarekiko errespetua? Euskaldun hauek kalte besterik ez digute egiten, haien erruz ezin gara gure espainol maitean mintzatu..." Umoretsu eta zirikatzaile etorri gara oraingoan... Zer izango da hurrengoa? Gustatu baldin bazaizu egon zaitez adi!! Euskararen eguna dela eta, Zizta Euskara Taldea esketx honekin datorkizue. Horrez gain, abenduaren 3rako hainbat ekintza antolatu ditugu Abendañoko Ernairekin elkarlanean. Planik ez baduzu, animatu zaitez antolatu ditugun ekimenetan parte hartzera eta, zuk ezin baduzu, partekatu bideoa zure lagunekin!! Hona hemen egitaraua: ABENDUAK 3, OSTEGUNA: 17:00tan San Martineko "eskeit" parkean: - Euskararen aldeko muralak. Grafitero profesional batek bere artelanarekin auzoa apaindu bitartean, gainerako mundutarrok beste mural herrikoi bat osatuko dugu. - "Euskararen kateak historian kontatuz" tertulia eta eztabaida saioa. - "EEE" (Euskararen Eguneko Ekitaldia; kontuz! ez nahastu "En España En Español" leloarekin) 18:30tan Eskeit parketik zutabea Oihaneder Euskararen Etxera, bertatik kalejiran Andra Mari Zuriaren enparantzara joateko. Eta bukatzean... - Triki-bertso-kantu-dantza-poteo remix sound system 2.0. - Zizta Euskara Taldearen logo lehiaketako irabazlearen aurkezpena eta sari ematea. - Auzoko Urrezko Patata Euskaldunaren (AUPE) dinamikaren hasierako ekitaldia. Eta gero... gauak eta euskarak dakartena!!! ANIMATU ZAITEZ LAGUN ETA, EZ AHAZTU... ZIZTA, ZIZTA, ZIZTATU EUSKARA!!!
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak