Joserra Senperena. Jainkoak ez dit barkatzen - Goazen gudari danok

2018-09-16
Josu Martinezen JAINKOAK EZ DIT BARKATZEN (2018) filmaren soinu-bandaren piezatako bat. Filmak Lezo Urreiztietaren bizitza harrigarria kontatzen du. XVI. mendeko pirata bat zen, okerrez 1907. urtean jaioa. Bere bizia arriskuan jarri, eta ehunka pertsonena salbatu zuen; Euskal Herriaren askatasuna negoziatu zuen atzerritar gobernuekin; Bilbon armaz betetako 17 itsasontzi sartu zituen Gerra Zibilean; Franco akabatzear egon zen… Hura hil eta berrogei urtera, Martin Ugalde idazlearen magnetofonoak haren istorio sinestezina ezagutaraziko digu, protagonistaren beraren ahotsaren bitartez. Elkarrekin 1975. eta 1978. urteen artean izandako elkarrizketa batzuk harturik abiaburu, film honek argitara aterako du XX. mendeko euskal historian funtsezkoa izan zen norbaiten lekukotza.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak