Josu Estarrona: «Lege berri honekin pertsonek, politikak, kulturak eta herriak irabazi du»

2019-05-10
«Gaur, urte eta erdiko tramitea eta lanaren ondoren Euskal Kultura-Ondarearen legea onartu dugu Legebiltzarrean. Herri eta nazio ikuspegitik lege inportantea. Ekarpen inportanteak egin ditugu, azpimarratzekoa euskal ondare immaterialari dagozkionak, ondare immateriala delako edozein giza-komunitateren identitatearen oinarri eraginkorrenetarikoa; izan ere, identitatea jardunean eraikitzen delako; egiten duguna gara eta, egiten dugun hori modu partekatuan besteekin egiten dugun heinean, sarea sortzen dugu eta, ondorioz, herrikideak ere bai. Beraz, garrantzitsua da legeak geure herriaren izaera babestea, gu geu garena Euskal Ondare-Kulturalaren Lege berri honekin pertsonek, politikak, kulturak eta herriak irabazi du.» Atzo gure kide Josu Estarrona Eusko Legebiltzarrean. #EuskalHerria
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak