Pandemiaren ondorioz aldatu al da bidaiatzeko modua?

2021-09-16
https://hamaika.eus | Bidaiatzeko gogo dugu beti. Inguruko bazterrak maite ditugu, baina toki eta jende berria ezagutzeko gero eta grin handiagoa daukagu. Bat-batean, baina, etxean gelditu behar izan genuen. 2020ko martxoaren 15etik aurrera ia 100 egun igaro genituen konfinatuta. Uda pasatakoan, urrian, berriz ere itxiera perimetrala. Nafarroara sartu eta bertatik atera ezinik maiatzaren 8ra arte. Iruñerriko mendiak, hiriko parkeak, Arga ibaiaren ertzeak eta gertuko turismoa deskubritu ditugu. Zeinen ongi ezagutzen genituen Londres, Berlin edota Paris eta zeinen gutxi Lakarri mendia, Barbatain edo Tulebras.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak