GUREAN GAUR: Hezkuntza, sukaldeko langile eta garbitzaileen greba abian

2017-11-13
GUREAN GAUR: Irailaren 6an aurkeztu zuten hezkuntzako borroka udazkena bezala definitu dutena ELA, LAB eta STEILAS sindikatuek. Pasa den astean haurreskoletako langileen txanda izan zelarik, gaur hasi da sukaldeko eta garbiketa langileen borroka astea “Sukalde eta garbiketa lan baldintzak hobetu , hezkuntza eraiki!” lelopean. Aste osoko planteamendua aurkeztu dute ostegunean 900 langile grebara batuko direlarik . Sektorearen pribatizazio arriskua nabarmendu dute,izan ere, horrek lan baldintzak okertzea eta zerbitzuaren kalitatearen murrizketa eragingo luke.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak