Urkulluk EH Bilduri: "“Etxean otso, kalean uso! Euskadin otso, Espainian uso!”

2019-04-05
Iñigo Urkullu lehendakariaren hitzetan, EH Bilduren jarrera ulergaitza da. “Espainiako Gobernuak Espainiako Kongresuan aurkeztutako sei Lege Dekretuak onartu dituzue. Ezeren truke onartu ere. Ezer eskatu gabe eta ezer lortu gabe zuen baiezkoa oparitu duzue”, esan du. “Hemen, Euskadin, ordea, ezer ez da inoiz nahikoa zuentzako, dena da exijentzia, dena kritika. Hemen, Euskadin, Jaurlaritzak aurkeztutako Aurrekontuei ezezko borobila eman zenioten. Han, Espainian, sei Lege Dekretu horiei baiezkoa ematen aurrenekoak izan zarete. Hemen dena gutxiesten duzue. Han dena onartu, trukean ezer eskatu gabe. “Etxean otso, kalean uso! Hori da aste honetan erakutsi duzuena: Euskadin otso, Espainian uso!”
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak