Aramaioko sanmartinak

2019-07-15
Ia atsedenik gabe ibili dira aramaioarrak sanmartineko jaietako ekintzetan murgilduta. Txupinazoarekin eman zioten hasiera jaiei eta ostean etorri ziren txosnen irekiera, erromeria, umeentzako jolasak, patata-tortilla lehiaketa, magia-poteoa, txistulariak, frontenis txapelketa eta mozorro afaria plazan besteak beste. Amaitzeko Anbotoko Mariren despedida eta azken musika gaua izan zuten.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak