Haizederren lehen hezkuntza irailerako! (Eatar, ibarrangelutar eta elantxobetarrak)

2021-04-02
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873 http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Gure herrietan bizi nahi dogulako; gure herriak bizirik nahi doguzalako; eskola txikiak be euskal hezkuntza sistemaren oinarri izan behar diralako... Haizederren Lehen Hezkuntza irailerako! Eskerrik asko zelan halan kanta eta bideo hau osotzeko auzolanean ibili zarien eatar, elantxobetar, ibarrangelutar eta ingurukoeri. Mile esker Haizeder handitzeko aldarrikapenagaz bat egin dozuen guztiori. Zuon arnasagaz lortuko dogu! --- Hitzak: Isil-isilik dago gure barrenean, egonezin handi bat eskolaren ganean. Goizeko zazpietan esnatutzen dira, sei urteko umeak joateko urrutira. Pasaten nazenean goizez geltokitik, negarrak urteten dost begi bietatik. Zergatik, zergatik, zergatik, zergatik? Zergatik ba ez egin Haizederren Lehen Hezkuntza aurton, irailetik. --- Fernando Goenaga Iribarren "Isil-isilik" kantaren bertsino librea.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak