14. Aloñako Igoera

2018-04-26
Apirilaren 22an jokatu dute Aloñako Igoeraren 14. edizioa, 340 lagun inguru irteera puntuan, helmugara 280 lasterkari iritsi dira. Aurtengo edizioa berezia izan da Euskal Herriko txapelketa egon delako Oñatin jokoan. Lasterketako irabazleak Imanol Goñi, gizonezkoetan, eta Oihana Azkorbebeitia, emakumezkoetan, izan dira. Gizonezkotan Imanol Goñi hasieratik izan da lasterketa buru, eta bere atzetik zetozen Walter Becerra, Julen Larruzea, eta konpainia. Erritmo bizia jarriz, Aloñako errekorra 24 segundutan hobetu du Goñik, 48:01eko denbora eginda. Aipagarria Iñigo Alzolak egin duen igoera ere, Urtiagainen seigarren pasa den arren, hirugarren heldu delako Aloñako tontorrera. Emakumezkoetan, Majida Maayouf gasteiztarra izan da lehena Urtiagainen. Oihana Azkorbebeitia atzetik zetorkion eta Aloñara bidean aurrea hartu dio. Bigarren postuan egin du jaitsiera guztia Maayouf-ek, baina helmugarako gutxi falta zela Vanessa Pelaez andoaindarrak aurreratu du eta hirugarren postuan amaitu behar izan du.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak