Memoria Guneak. Nafarroa.

2021-11-30
Nafarroako Gobernuko Memoriaren Institutuak Espacios de Memoria Guneak kanpaina aurkeztu du. Proiektua honek lagundu nahi du 1936ko kolpe militarraren matxinatuek erabilitako indarkeriaz hitz egiten diguten Nafarroako toki eta espazioak ikuspegi kritiko batez deskubritzen eta berpizten. Memoria kolektiboaren gertaera garrantzitsuak lekukotzen dituzten espazioak, tokiak, guneak, ibilbideak, mugarriakā€¦ Bertan gertatu zenari buruz hausnartzera eta gelditzera gonbidatzen duten espazioak. Bere memoria etorkizuna eraikitzeko tresna bihur dadin, askatasunaren, justizia sozialaren eta bizikidetzaren balio partekatuetan oinarritua. Horretarako, espaziosdememoria.com web plataforma sortu da, eta ibilbide espezifikoak sortu ditugu, hala nola, Nafarroako iparraldean dauden espazioak biltzen dituen serie baten lehen liburuxka honetan aurkezten duguna.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak