Nesken arteko xareko lehen partida ofiziala

2020-01-14
Egun historikoa bizi izan zuten urtarrilaren 11n Irurako Ametsa Trinketean bildutakoek. Historian lehen aldiz, xareko nesken arteko infantil mailako partida ofizial bat jokatu zen, 2020ko xareko Gipuzkoako Txapelketaren barruan. Ametsa Pilota Elkarteko bi bikotek izan zuten ohore hori: Matxalen Mendizabal eta Maider Isasak (berdez jantzita), eta Nora Galartza eta Irati Fernandezek (gorriz jantzita). Bideoan partidaren zenbait tanto ikusi daitezke.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak