Bihotzetatik zintzilik "5 urte" (Siroka)

2019-10-23
Siroka musika taldeak, 5 urte eta gero, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko "Bihotzetatik zintzilik" kanta berritu du eta honako bertsio hau egin du Etxerat elkartearen laguntzarekin. Lan honetan beste musikari batzuek hartu dute parte: Petti, Gorka Suaia, Antton, Zaloa (Kokein), Antton, Andres Monsalve, Amaia Pavon, Aritz Madariaga, Igor Arzuaga... http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Ilusioaren bidetik, ausardia lagun izan zenuen etorkizuna irabazteko hautua egin zenuen sentimenduen bidetik errepidea ezagutu genuen urruntasunean gertu sentitzen gaituzue Argazki bihurtu zaituzte ixilarazi nahi zaituzte itsu, mutu eta gor nahi zaituzte debekatuta zaude, debekatuta gaude debekatuta zaude, gaude, zaude, gaude.... Argazkiak hormetatik zintzilik zuen irudiak lapurtu dituzten arren gure artean jarraitzen duzue bizirik gure bihotzetatik zintzilik Irriak, laztanak, muxuak, besarkadak, epaiketak, kolpeak, tortura, malkoak, isolamendua txanponaren bi aldeak, borrokaren bi aldeak Guk ezta ere ez zaituztegu nahi argazki batean giltzapeturik ez ziega batean, ez erbestean soilik hemen barruan gure bihotzean ez gara libre izango libre denok izan arte askatasunaren bide bihur daitezela kilometro hauek Argazkiak hormetatik zintzilik zuen irudiak lapurtu dituzten arren gure artean jarraitzen duzue bizirik gure bihotzetatik zintzilik Borrokaren bidetik etsipenaren etsai agertu zinen barroteen arteko duintasuna bihurtu zinen debekatuta zaude, debekatuta gaude, zaude, gaude, zaude... Argazkiak hormetatik zintzilik zuen irudiak lapurtu dituzten arren gure artean jarraitzen duzue bizirik gure bihotzetatik zintzilik
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak