Esazu hitz bat - Euskaraldia 2022

2022-07-05
“ ESAZU HITZ BAT “ Xabier Zabala: konposizioa, moldaketak, ekoizpena, akordeoia eta progamazioak. Andoni Egaña: hitzak Ahotsak: Aiora Renteria, Petti, Maddalen Arzallus, Ainhoa Larrañaga eta Andoni Egaña Bateria: Igor Telletxea Baxua: Ritxi salaberria Kitarra: Ruben Caballero Txalaparta: Harkaitz Martinez Urriza eta Mikel Ugarte (Oreka Tx) Victor Sanchezen eskutik egin da grabaketa, nahasketa eta masterizazioa, Elkar estudioan. BIDEOKLIPA Produkzioa: Iosu Marti Kamerak: Sergio Elia eta Iñaki Elcano Edizioa: Iñaki Elcano Eskerrik beroenak bideoklipean parte hartu duzuen guztioi, batez ere, Galtzaundiko Euskara Taldeari eta Tolosaldeko euskaltzaleei. . LETRA 01.- Euskaldunaren kupo hori dut betea esanekoa izan eta bakea Aski al da “maite dut” ozen esatea? euskaraz bada zerbait hitzekoa izatea. Esazu hitz bat ta sendotuko naiz/ hitz bakar batek sua pizten du maiz MARTXAN IPINI AHO TA BELARRI/ ARI ENTZUN, ENTZUN ARI Zu etxerako ta zu kalerako/ jolaserako eta lanerako MARTXAN IPINI BELARRI TA MINGAIN/ GERO BERANDU DA, ORAIN! MARTXAN IPINI AHO TA BELARRI/ ARI ENTZUN, ENTZUN ARI 02.- Sagarra dugu “manzana” ta ikatza da “carbón” “charbon” dugu ikatza ta sagarra “pomme”. Mende erdi bat joan da, joan da ta hor konpon? Beti toki berean ezin gintezke egon! Esazu hitz bat ta sendotuko naiz/ hitz bakar batek sua pizten du maiz MARTXAN IPINI AHO TA BELARRI/ ARI ENTZUN, ENTZUN ARI Zu etxerako ta zu kalerako/ jolaserako eta lanerako MARTXAN IPINI AHO TA BELARRI/ ARI ENTZUN, ENTZUN ARI Ordezko guraso bi: gaztelera, frantses… nire erabaki ta nire borondatez banoa aspaldiko desioa betez agur aita ta ama, ondo bizi bitez… EEEEEUSKARALDIA!!! Erronka hau jo, ez gorde golkoan/ garaipen txiki asko da jokoan MARTXAN IPINI AHO TA BELARRI/ ARI ENTZUN, ENTZUN ARI (BIS) . #HitzezEkitekoGaraia #euskara #euskaraldia Euskaraldiaren hirugarren edizioa 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak