ELAY Indeus Elkarrizketa: “Gure hizkuntza, kultura baloreak eta gure pertsonak dira gure euskarriak”

2022-06-09
ELAY, INDEUS, Industriaren Euskal Plataformako kide da. Plataforma honi buruzko informazio zabalagoa hemen aurkituko duzu https://indeus.spri.eus/eu INDEUS industrian euskara bultzatzeko sortu zen eta euskararen presentzia areagotuz, euskal enpresen lehiakortasunaren euskarri izatea du helburu. ELAYko Imanol Iparragirre dugu Indeus Elkarrizketak (https://www.spri.eus/berrikuntza-komunikazioa/indeus-elkarrizketak-industriaren-euskal-plataformako-enpresekin-egindako-solasaldi-sorta-abiarazi-du-sprik/) solasaldian. Automobilgintzarako segurtasun-piezak egiten dituen konpainia duela ia 60 urte inguru sortu zen Antzuolan. “ELAYk munduari begira egin nahi duen bidearen euskarri dira gure hizkuntza, gure kultura, gure baloreak, gure territorioa eta gure pertsonak” nabarmendu du Imanolek eta gaineratu “lortzen baldin baduzu ondo txertatuta egotea zure inguruan ta zure hizkuntzan ta zure baloreetan, horrek ere bai balio erantsi bat ematen diola enpresari”. ELAYri buruz gehiago jakin nahi izanez gero, hona hemen bere webgunea: https://www.elay.eus/eu/home Informazio gehiago: https://www.spri.eus/nazioartekotzea-komunikazioa/elayk-munduari-begira-egin-nahi-duen-bidearen-euskarri-dira-gure-hizkuntza-gure-kultura-gure-baloreak-gure-territorioa-eta-gure-pertsonak-imanol-iparragirre-elay/ #IndeusElkarrizketak #ELAY #Indeus #IndustriaEuskaraz #SpriTaldea
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak