Bizkaiko Jotak. Arratiako Jotak.

2010-06-03
Ikusgai dozuen bideo honetan, Modesto Intxaurraga eta Anpuero dantzan ikusteko aukera izango dozue. Gero aldiz, Farola eta Katue. Hirugarrenez, Txilibrin. Irudi guzti hauek geure herrian, Galdakon, grabatutakoak dira, 80. hamarkadaren inguruan eta Maurizia, Fazio, Leon eta Rufino Arrola musikari lanetan dauzelarik. Gainera, Igorreko San Migel baselizan, alde batetik Luistxuren emaztea lagunez inguraturik ikusteko abagunea izango dogu eta bestetik, leku berean Luistxue bera, Fazio trikitrilari handiagaz. Azkenik, 70. hamarkadako irudi batzuk eskaini gura dotzueguz: Bartolo Lasa maisu handiarenak. Soinu bako bideo honetan ("Super 8" delako formatuan grabatu zalako), Bartolok bere etxeko soloan Andra Marikoontzat dantzatu euskun. Hasiera ona, zalantza barik, jota zaharraren berpiztuerari emoteko.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak