Bost akusatuentzat espetxe zigor eskaera fiskalak, Sanferminetako bortxaketaren auzian

2017-11-27
Ateak irekita hasi dute iazko sanfeminetako taldeko bortxaketaren epaiketan gaurko auzi saioa. Epaiketan orain arte ikusitakoen ostean, ateratako ondorioen berri eman dute akusazioek. Zigor eskaeren txanda ere gaur izan da eta bihar defentsak hartuko du hitza. Ba Elena Sarasate fiskalak zigor eskaera irmoa egin du: guztira 22 urte eta 10 hilabeteko espetxea bost akusatuentzat. Azken asteotan arreta Iruñeko epaiketara bideratu badugu ere, askotariko indarkeria matxista salatzeko asteburua izan da igaro berri dena, eta jarriko gara egin diren mobilizazioei eta bestelako gaiei begira, lerroburuetan.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak