Artzaina (Altzükütarrak)

2023-01-08
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873 Artzaina Azkorri eztia da sortia, orai argi elkitzen ekia, Berotzez beitü jaixten mendia. Gozoki titzü ene sankuak, ürixkitzen bazkagia mardulak, Urhats bakotxak hantzen belharrak. Artzaina dügü heben nausea, igaraiten beitü irus bizia, Egiten beitü bere nahia. Goxo zait aizearen ballaka, zuinen ezti txarpoillan ürrina, Eta ezpelaren berde ederra. Xenda hegian düzü artzaina, bazterrer so errege bezala, Zankapean etzanik txakürra. Hürrün, büriak gora, zaldiak; ordokian esnaurtüz behiak, Mendi paitean alhan ardiak. Üngüratzez bortüko bazterrak, ezta bekaitx ikusiz besteak, Gogo-bihotzak dütü beteak. Hitzak: Junes CASENAVE-HARIGILE Müsika: Jean ETCHART http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak