Barberaren koplak (Kapare taldea)

2018-04-16
http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music BARBERAREN KOPLAK (Juan Etchamendi “Bordel”. Luzaide) 1-Kantore berri xarmant batzuen hastera noa kantatzen, iñorant denik balin bada guziek jakin dezaten: guziek badakizue badela izar berri bat Luzaiden eztitatsunez betia da eta guziak ditu xarmatzen gaixoa_hasi da tristatzen. 2-Jaun Jainkoaren probidentzia ez dea bada haundia? Irauzketako plaza hortan holako argi noblia, argi horrek merezi luke ederki adoratzea oferendatzat emakozue mirra edo intzentsua ahal duenak urrea. 3-Barber gazte bat jiten omen da Espainiako aldetik artizar horrek kontsolatzerat erremedioz beterik barber gazteak hemen ote du oi “mirakuilu haundirik”? Erremedioak egin du bainan deus ez omen du hoberik gaixoa_utzi du trixterik. 4-Kontseiluño bat banikezu xarmant emaiteko zuri: “barbera gazte horrengatikan ezbalinbazira eri, nahi baduzu kontserbatu zeure argi eder hori, gezurño zonbait errakozute adoratzaile hoieri eta ez fida nehori”.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak
urtea
398