Wounded Knee, 125 urte eta gero

2015-12-30
1890eko abenduaren 29an gertatu zen indiar gerretan azkena deitu izan den sarraskia. Lakota sioux herriko 300 lagun hil zituen Zalditeriako Zazpigarrenak, umeak eta adinekoak euretako asko. Zezen eseri edo Tatanka Yotanka bi aste lehenago hil zuten, eta haren jarraitzaileek ihesari eman zioten Pine Ridgera bidean. Egun, AEBko lekurik pobreena da, alkoholismoak, etsipenak, suizidio-tasek eta beste hainbat gaitzek jota. Baina bada itxaropenerako lekurik ere. Lakotera ia desagertuta dago, sei mila hiztun ditu baina 70 urtetik gorakoak dira ia guztiak. Eta hala ere, hizkuntza biziberritzeko ekimen interesgarriari ekin zioten Oglala herrian 2012an. Bost haurrekin hasitakoak 20 ume ditu, eta aurrera egiteko borondate. Peter Hill eta Darlene Herper elkarrizketatu ditugu, beste hainbat lagunekin batera.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak