Apirilak 3: GUREAN GAUR KORRIKA zuzeneko saio berezia

2017-04-04
GUREAN GAUR KORRIKA zuzeneko saio berezia Beñat Zarrabeitiaren eskutik: Euskararen aldeko lasterketa erraldoia Maulera iritsi da gaur eta ondoren Nafarroa Garaian sartu da berriz, Malerreka eta Baztanen ibiltzeko #BatZuk Gaurkoan, teknologiak askorik lagundu ez gaituen arren, zuzeneko konexioak egin ditugu baita. Bertan, Baztango alkate den Joseba Otondo elkarrizketatzeko beta izan du Ekhiñe Atorrasagasti lankideak eta ondoren Artzai Kalakariaren sentsazioak jaso ditu. Gaur egun handia izan da berarentzat, Maulen bere peripeziak erakutsi dizkigulako. Hortaz gain, platoan Rayco Sanchez eta Endika Abella izan ditugu, Norte Apache eta 121 Krew rap taldeetan trebatutakoak, euskara, musika, herrigintza eta identitatea aztertuz. Horrekin batera, nazioartean burutzen ari diren ekimenei lekua eskaini diegu, Sidney, Txileko Santiagon edo Mexikon egiten ari diren Korrikei. Eta, azkenik, GILI GILI​ Hitzak taberna​ eta Kalderapeko Euskal Gunea​-ren esperientziak ezagutu ditugu, Bilbon euskaraz bizitzeko dauden aukerak aztertuz. #11gaur #Korrika20
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak