GUREAN GAUR albistegia: Martxoak 9

2017-03-09
Gurean Gaur albistegia Hamaika Telebistan, Beñat Zarrabeitia eta Ekhiñe Atorrasagastiren eskutik. Honatx gure lerroburuak: - Larri gaixo dagoen Ibon Iparragirre presoa berriro ere jipoitu dute Alcala Meco-ko espetxean. Bere anaia den Ion Kirruren hitzak bildu ditugu. - Donostian, Sara Majarenas euskal presoa eta haren alaba Izarrek Madrilgo harrera etxean bizitza normal bat egiteko dituzten zailtasunak salatu dituzte. Datorren ostegunean, ama-alabak elkarrekin eta libre egoteko duten eskubidea aldarrikatzeko ekimena deitu dute. - Martxoaren 8ak utzitako guztia aztertu dugu. Hiriburuetan izandako mobilizazioak eta gizon eta emakumezkoen artean dauden desorekak, zifretan aztertu ditugu. - Eusko Jaurlaritzak aurrekontuen auzia aste honetan argitzea espero du. Urkulluren gobernuak EH Bildu edo PP-rekin akordioak adosteko aukera indarrean mantentzen du. - Nafarroan, gobernuak CAN-eko bilkuren aktak emango dizkio auzia ikertzen duen batzordeari. - Alex Txikonek bertan behera utzi du Everestera igotzeko saiakera #11gaur #GureBegizIkusteko
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak