#GaldaKantari IKA IKA @KORRIKA abesten

2017-03-28
Galdakantari @Korrika-ren alde Arkaitz Estiballesen Ika, Ika... Korrika abesten du! Info+ http://zortzigarrenlurraldea.eus/galdakantari-korrikarekin/ IKA, IKA... IKA, IKA Zatoz petoa jantzita, Badatorrela, badatorrela, Herri oso bat korrika! Bat, bi, hiru, lau eta bost, Mingainari ez egin kosk: Herri honetan euskalduntzea Noizko izango da "low cost"? Sei, zazpi, zortzi, be(de)ratzi, Lotsa guztiak erantzi, Euskararekin biluzten gara Ta euskararekin jantzi! Hamar, hamaika, hamabi, Bat gehi bat beti ez da bi, Euskaldun zahar, euskaldun berri, Milaka euskalakari! Hamahiru eta hamalau, Hamabost, hamasei garau, Alerik ale, hiztunez hiztun, Herri honek hemen dirau. Hamazazpi, hamazortzi, Ametsik ez eragotzi, Euskaraz bizi garen artean Ez gaitzatela ehortzi! Hemeretzi eta hogei, Zabaldu mezua denei, Eman bidea euskaraz bizi Eta amesten dutenei!
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak