Ermuan erosten dut!- Antxitxiketan- Marrazki erakusketa

2020-04-24
Kaixo Lagunoook! Gaurkoan bideo oso oso berezi batekin gatoz. Osasun krisiaren ondorioz asko eta asko dira haien denda, taberna edo komertzioen ateak itxi behar izan dituztenak eta bideo honetan, haientzako omenaldi txikitxo bat prestatu nahi izan dugu. Gure herriko denda, taberna eta komertzioak oso garrantzitsuak dira gure eguneroko bizitzan. Bertan lan egiten duten pertsonek ederki tratatzen gaituzte, gure izenaz agurtzen gaituzte eta beti laguntzeko prest daude! Horrexegatik, eskerrak eman nahi dizkiegu egunero egiten duten lanarengatik, gure herriko kaleak argiz, kolorez, soinu eta usainez janzteagatik. MAITE ZAITUZTEGU! Etxetik irtetzen garenean, gure esku egongo da berriro ere herriko denda txiki eta tabernak babestea. Antxitxiketaneko begiraleok argi dugu herrian erosteko makina bat arrazoi ditugula... eta zuek? Animatu zaitezte antolatuko dugun marrazki erakusketan parte hartzera... herriko dendari, tabernari, zerbitzari eta saltzaile guztiei eskerrak emateko! GAIA: Herriko denda, taberna eta komertzioak PARTE-HARTZAILEEN ADINA: 0-1000 EZINBESTEKO BALDINTZA: Herria maitatzea! ZAINDU DEZAGUN ERMUA, ZAINDU DITZAGUN GURE HERRIKO DENDA TXIKI ETA TABERNAK! Musika: Ilusio izpi bat- Baloreak- https://www.youtube.com/watch?v=6ZcjxX7fYNM
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak