12. GEU BE BAGARA ITSASOA - Itsasoko lanbideen etorkizuna

2022-11-08
Itsasoko zereginak ondo bereiztuta egon dira: gizonezkoak joan izan dira arrantzan, eta andrazkoek lehorrean egin izan dute lan. Emakumezkoen egitekoak ez dira hain ikusgarriak izan, eta bigarren mailakotzat jo diren horiek azalduko dira bideo sorta honetan. Emakumeen lanbideen etorkizuna zuzen-zuzenean arrantzari lotuta dago, eta azken hamarkadetan sektore hori asko murriztuta dago. Beraz, itsasoko andreen etorkizuna ez da bat ere ziurra eta zaila da belaunaldi berriak bizimodu honetara erakartzea.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak