Julen Aperribai: "Inork gutxi jartzen du zalantzan independentismoa gehiengoa izango dela igandean"

2021-02-08
Julen Aperribai Berriako kazetaria Katalunian dago bertako hauteskunde kanpaina jarraitzen, eta nabarmendu du inork gutxik jartzen duela zalantzan independentismoa gehiengoa izango dela igandean. Parte hartzea "dezente" jaixtea aurreikusten dela dio, eta horrek askotan eskuinari mesede egiten diola. Zentzu horretan, eskuin muturra egoera "baliatzen" ari dela nabarmendu du, eta Vox "zarata handia" ateratzen ari dela dio. Alderdien arteko desadostasunak "agerikoak" diren arren, nabarmendu du ziurtzat jotzen dela ERCk eta Junts Per Catalunyak elkarrekin gobernatzen jarraituko dutela.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak