MAITA DEZAGUN ONDO

2019-03-11
· maita dezagun ondo · www.maitadezagunondo.eus Off ahotsa: Miren Amuriza Badakigu mendia ala itsasoaren artean aukeratu beharrik ez daukagula. Lehorretik begiratu diezaiokegula itsasoari eta goldea pasatako lurretan urpera gaitezkeela. Ez dugula zertan urrutira joan errealitate berriak ezagutzeko, unibertso oso bat kabitzen delako gurean. Eta bata bestearekin josteko gai gara, gainera. Hitzak harilkatzeko gai. Gai gara denboran atzera egiteko. Momentuak izozteko. Berandu baino lehen, berritzeko. Badakigu eta, denbora dela poligrafo bakarra. Badakigu ordainezina dela gure kostalde maitea eta bere gatzaren bizia. Zein prezio dute, bada, gure lautada biluziek? Eta zuriz jantzitakoek? Ezin dira erosi,ez. Bestela, galdetu berari. Edo berari. Iragana izan aurretik, ondo maita dezagun gurea dena. Bertakoa.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak