Deustualdean 1.000 bat lagunek parte hartuko dute #11EgunEuskaraz ekimenean

2017-11-23
Done Petri plazara, familia argazkia egitera, adin guztietako lagunak hurbildu dira; ume, gazte eta helduak. Sekulako giroa sortu da plazan. Adi-adi jarraitzen dituzte eskailerara igota dagoen argazkilariaren aginduak. Geldi eta irribarretsu egoteko esan die musika kioskoaren inguruan #11EgunEuskaraz dioen pankartaren bueltan pilatu diren dozenaka lagunei. Bitartean, Santa Zezilia musikarien eguna izaki, Deustuko txistulariak, eurak ere partaideen artean, 'Ikusi mendizaleak', 'Araban bagare' eta 'LĀ“estaca' interpretatzen ari dira. Martxan da euskaldunen aktibazio prozesua Deustualdean.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak