Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak omenduko ditu 22. KORRIKAk

2021-12-03
22. KORRIKAk omenduko ditu PIRRITX, PORROTX eta MARIMOTOTS azken hogeita hamahiru urtean adierazi duten konpromisoagatik eta EKINagatik. Omenaldi ekitaldia 2022ko urtarrilaren 7an izango da, Tolosan, zirku baten mundu magiko baten barruan, Gure Zirkuarekin elkarlanean. https://korrika.eus/eu/korrika-ezagutu Pirritx, Porrotx eta Marimotots (Aiora Zulaika, Joxe Mari Agirretxe eta Mertxe Rodriguez) pailazo-hirukotea da. 1987ko abenduaren 24an sortu zen, Lasarte-Orian, eta gaur egun Euskal Herriko pailazorik ezagunenak eta arrakastatsuenak dira. Zergatik omendu Pirritx, Porrotx eta Marimotots? 34 urteko ibilbidea egin dutelako euskalmunduan, eta, are garrantzitsuago, euskaraz; eta eragileak direlako, orainaldiari eta etorkizunari begira daudenak. 1987an EKIN zioten, haiei esker askok EKIN diogu, etadatozen belaunaldiek ere EKINgo diote. Haiek transmisioa goitik behera (guraso-ume) eta behetik gora (ume-guraso) landu dute; haiek, beren HITZEKIN, euskarari EKIN zioten, eta eutsi egin diote. Euskara ez zutenean, euskara ikasteari edota hobetzeari EKIN zioten, eta, orduzgeroztik, euskara ahoan ibili dute 34 urte hauetan. Pirritxek, Porrotxek eta Marimototsek zuzeneko eragina izan dute ume eta guraso askok euskararen hautua egin dezaten. Beren komunikazio-tresna HITZEKIN osatu dute, ekimen eraikitzailea eta normalizazioaren adibide da haiena. Beren ikuskizun eta kanten bidez, egin, eginarazi eta eragin dute. PIRRITX, PORROTX eta MARIMOTOTS azken hogeita hamalau urtean erakutsi izan duten konpromisoagatik eta EKINagatik omendu nahi ditu 22. KORRIKAk.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak