Milaka lagun elkartu ditu EH Bilduk Iruñean Aberri Eguna ospatzeko

2019-04-21
EH Bilduk jendetza bildu du Iruñean Aurrera Egin. Erabaki lelopean egin duen manifestazioan. Bertan izan dira Espainako Kongresu eta Senaturako hautagaik ere. Espainian eskuin muturra geldiaraztea da EH Bilduren lehen helburua, eta horretarako milioi bat boto lortzeko erronka jarri dio alderdiak bere buruari. Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusiak argi utzi du eskubide eta askatasunetan aurrera egitea dela euren asmoa, eta horretarako urratsak egin behar direla, "su motelean egositako kontraerreformena ez da aukera bat guretzako, horrek ere atzeraka joanarazten gaituelako". Datorren asteburuan egingo diren Espainiako hauteskundeek Madrilen inartsu bihurtzeko aukera bat eskaintzen dutela adieraz du Otegik, eta itxaropentsu agertu da. "Taula politikoaren erdian kokatzea lortu dugu. Nire nortasun agirian espainola naizela jartzen duela dio [Javier] Esparzak, eta arrazoi du. Baina bigarren lerroan iraungitze data ere ageri da". "Astebete barru milioi bat boto baino gehiago batuko ditugu ezkerreko subiranistok autodeterminazio eskubidea, preso politiko guztien askatasuna eta politika sozial aurrerakoiak aldarrikatzeko", adierazi du buruzagi abertzaleak, eta aurez Gasteizen, Iruñean eta Madrilen egin bezala Espainian ere eskuin muturrari galga jarri beharraz ohartarazi du. ERCko eta EH Bilduren Kongresu nahiz Senaturako hautagaiek ere hartu dute hitza alderdiaren Aberri Eguneko ekitaldi nagusian. Esquerraren izenean taldearen bozeramaile Marta Vilaltak hitz egin du eta gogorarazi du urriaren 1eko erreferendumaren ondotik ez dagoela atzera egiterik.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak