Miren Amuriza eta Maddalen Arzallus bertso eguna 2010 (letra en castellano)

2016-05-01
ESKERRIK ASKO GUZTIAGATIK, ASKO MAITE ZAITUT AMA! Mañana por la mañana, acércate suavemente a élla y dile todo lo que, por vergüenza, has tenido guardado... Muchas gracias por todo, te quiero mucho ama! Ez dut gogoan lehen muxua, lendabiziko bularra ez dut gogoan bizirauteko bertatik edan beharra Nahiz eta ahaztu amak lenengo eginiko irrifarra zihur naiz hortik datorkidala bertsotarako indarra (bis) Nere herriko neskatxa maite kantatzen zidan gauetan eta halaxe hasi ohi nintzen egunero ametsetan Gaur gure amaren sehaska kantez gogoratzen naiz plazetan haren ahotsa ateratzen zait kantuan nagoenetan (bis) Nahiz eta gutxitan aipatu dudan bertsotan bere izena nahiz txapelketan bere lekua den guztietan zailena Sarri esan dit nere fansetan handiena bera dena baina ez daki ni neu naizela bera miresten duena (bis) Haren ondoan bizi izan naiz erregina bat bezela ezin zitekeen hobeto bete ama on baten papela Segundu batez pentsatu ezkero ni epaile bat naizela euren buruan jarriko nuke Euskal Herriko txapela (bis) Etxe barruko lamia eta inguruetako dama bihar goizean hurbil zaitezte goxo-goxo beragana Eta esaiozue orain artean lotsaz gordetako dana eskerrik asko guztiagatik asko maite zaitut ama (bis) Esaiozue orain artean lotsaz gordetako dana eskerrik asko guztiagatik asko maite zaitut ama (bis)
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak