RAGGA (Zaldibobo)

2019-05-14
http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Nik erlijio huntan sinisten nuela Nik mundu honi buruz dena nekiela Ohartu naiz apaizen sotana bezala Nere zalantzak beltz eta luzeak direla. Nik iraultzaren alde borroka nuena Pentsakizun tinkotan mugitu nintzena Atzera begiratu ta ikusten dena Intxaur oskol ximel bat ibaian barrena! Meditazioekin ez nuenez jaten Beste bide batetik behar nuen irten Kaletik "Hare Krishna" joan naiz esaten Baina han ere ezer ez zuten ematen! Azkenik ziur nintzen kapitalismotik Bizi behar nintzela, ez dakit zergaitik Baina zer arraiotan ari naiz oraindik! "Yuppia" izateko kontatzen ez dakit. Laberinto huntan nun da bukaera? Nun dago bidea, nun dago irteera? Batzuek benetan xelebreak gera Nola heldu ninteke zorion batera? "Body Building-a" ere probatu daukat Baita ere "Jogging" eta "Mountain Bike-a" Baina kirolik inoiz ezingo dut maita Egin ala ez egin berdin hilko naiz ta! Azkenik janaria modaren kontura Aldatua dut baina hau ez da itxura! Bitaminak, belarrak eta zanahoriak Nazkaz hiltzeko ez nintzen etorri mundura! Laberinto huntan nun da bukaera? Nun dago bidea, nun dago irteera? Batzuek benetan xelebreak gera Nola heldu ninteke zorion batera? Hainbeste zalantzekin nekatuta nago Beti naiz azkenean haizeen esklabo Lasaitu beharko dut bestela akabo Sinistu zaidazue ezin dut gehiago! Berriz Euskal Herrira bueltatu nintzan da Zerbait ikasi nuen aitonak esanda Trikitrixa, sagardo eta porrusalda Mundu ero honetan hoberik ba al da? Laberinto huntan nun da bukaera? Nun dago bidea, nun dago irteera? Batzuek benetan xelebreak gera Nola heldu ninteke zorion batera?
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak