Zerotik (Hesian)

2017-12-11
Bideo originala: https://www.youtube.com/watch?v=E2lD-vp7n-I ('Hesian', Baga-Biga, 2016). Jarraitu gaitzazu! / ¡Síguenos! / Follow us! https://www.facebook.com/bagabigaprod... https://twitter.com/BagaBigaeus https://www.instagram.com/bagabigapro... http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Nekatu naiz jada, berriz hasi nahi dut zerotik ahal bada iragana ahaztuz urtetako zama arindu behar dut bizipen saminak kanporatuz. Ez dago atzorik, oraina besterik bizitza bakarra baino ez dago gaurkoz soilik bada, ilea askatu, erotu gaitezen, dantza dezagun! ASKE SENTITU, ASKE IZATEKO, MUNDU ZORO HONETAN ZORO EDERRENA NAIZELAKO! Txoriak buruan, non nahi ametsetan, bizitzako harian orekaria, bide zuzenik ez, goazen idaztera, mila istorio zoriontasunera! Burua jan beharrean, mundua jan nahi dut, ni naizena izan, nigan sinistu, ez dago mugarik, helmugak besterik, bizipoza derrigor dezagun! ASKE SENTITU, ASKE IZATEKO, MUNDU ZORO HONETAN, ZORO EDERRENA NAIZELAKO! Eta noizean behin denborari putz egin oroitzapenak orainera ekarri, horrela ikasi nola desikasi, argi ikusi zer nahi dudan, bizitzera noa!
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak