UKUILUAN PLANTO - Bizi dantza disko liburua

2020-01-29
UKUILUAN PLANTO: http://open.spotify.com/track/0XfyGe70q4QkvOJSNsWyXd Ukuiluan bilduta baserriko abereak esnerik ez duela eman nahi behi andereak. Oiloak arrautzarik ez, txerramak txorizorik bapez. Ez eta ez, gaur ez daudela prest! Animaliak haserre dira eta planto egin dute! Morez jantzita atera dira berdintasuna nahi dute! Arrak etxean utzi dituzte behingoz kontura daitezen. Txita txikiak oilarrarekin zezena aska garbitzen. Aker okerra ipuin kontari Zaldiak txukun aldatu dio pardela asto zaharrari. Animaliak haserre dira eta planto egin dute! Morez jantzita atera dira berdintasuna nahi dute! HITZAK: Leire Bilbao MUSIKA: Xabier Zabala ILUSTRAZIOAK: Maite Mutuberria
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak