Espainiako Armada, Mendabian

2020-03-22
www.berria.eus | Mendabian (Nafarroa) da gaur Espainiako Armada. Zaharren egoitza garbitzera joan dira soldaduak, baina halako misio bat egitera baino gehiago, gerrara joan direlako jarrerarekin izan dira. Hala ikus daiteke sare sozialetan zabaldu den bideo batean. Hogei bat soldadu ageri dira Mendabiako kale batean formatuta, eta haren buruak Gora Espainia esaten duen aldi bakoitzeko besteek "hil arte zerbitzatu" erantzuten dute behin baino gehiagotan.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak