Dantzan Ikasi

2021-01-15
Hitzaldia: Dantzaren onurak zahartzaroan Gipuzkoako Foru Aldundiak banatutako asistentzia ziurtagiria eskuratzeko izena eman ondoko loturan: https://dantzan.eus/kidea/DantzanIkasi/hitzaldia-dantzaren-onurak-zahartzaroan-2020-2021 Bizi itxaropenak gora eta gora egin ahala, zahartzaroko urte guzti horiek osasunez bizitzea gure gizartearen eta agintarien ardura nagusietakoa bihurtu da. Osasuna jarduera fisikoari loturik, kirolean jarri izan da fokua luzaz, baina hainbat aditu, gero eta ozenago, dantzaren onurak seinalatzen ari zaizkigu pertsonen osasun fisiko eta mentalean. Aditu horietakoa den Maialen Araolaza ekarriko dugu Dantzan Ikasira. Hain zuzen ere euskal dantza tradizionalaren praktikak zahartzaroan dituen onurak ikertu ditu Maialen Araolaza unibertsitate irakasleak eta ikertzaileak defendatu berri duen doktore tesian. Bilbao Musikan dantza tradizionala ikasten duten Patxi Labordaren hainbat ikasleren jarraipena egin du, dantza egiteak haien funtzioetan zer nolako ondorioak dituen neurtuz. Ikerketaren emaitzak pasa den uztailaren 17an arrakastaz defendatu duen "Dantza eta ibiltzearen arteko desberdintasun sentsoriomotore eta neuropsikologikoak adineko emakumeetan" izenburuko doktore tesian jaso ditu. Maialen Araolaza (Eibar, 1978) Fisioterapia Graduko irakaslea orain dela hamar urtetatik, lehenik Universitat Internacional de Catalunya-n eta Euskal Herriko Unibertsitatean eta egun Deustuko Unibertsitatean. Fisioterapian graduatu zen, eta Telemedikuntzako masterra egin ondoren, aurten defendatu du bere doktore tesia, honako lanarekin: “Dantza eta ibiltzearen arteko desberdintasun sentsoriomotore eta neurosikologikoak adineko emakumeetan”. 18 urteko esperientzia du fisioterapeuta gisa klinika pribatuetan eta kiroletan, batez ere, jarduera fisikoaren preskripzioan. _________________________________________________________________________________________________ Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak