emazteen fabore (Imanol Epelde)

2019-02-18
Bernard Etxepare. Linguae Vasconum Primitiae liburuaren egilea. 1545. Euskaraz argitaratuko lehen liburua. Fuerte hasi zen Bernard. Bernard handia. Hitzaurretik azken poemaraino. Emakumeen alde idatzitako letrak dira honakoak. Etxepare Rapek kantura eramana, Irati Epelderen ahotsarekin lagundua. Andren gaiz erraile orok bear luke pensatu Bera eta bertze oro nontik ginaden sorthu Ama emazte luien ala ez nahi nuke galdatu Amagatik andre oro behar luke goratu Gizonaren probexuko emaztia bethi da Oro behin haietarik sortzen gira mundura Sorthu eta hil ginate hark haz ezpaginiza Haziz gero egun oroz behar haren aiuta. Emazterik ezten lekuian eztakusat plazerik Ez gizona ez exia behinere tsahurik Exian den gauza oro gaizki erreglaturik Parabizuian nahi enuke emazterik ezpaliz. Bertuteak behar luke gizonetan handiago Emaztetan nik dakusat hongiz ere gehiago Mila gizon gazxtorik da emazte batendako Gizon baten mila andre bere fedean dago. Nik eztanzut emaztiak borxaturik gizona Bana bera zoraturik andriari darraika Zenbait andre hel baledi oneriztez hargana Zein gizonek andriari emaiten du ogena. Emazterik ezten lekuian eztakusat plazerik Ez gizona ez exia behinere tsahurik Exian den gauza oro gaizki erreglaturik Parabizuian nahi enuke emazterik ezpaliz. Munduian ezta gauzarik hain eder ez plazentik Nola emaztia gizonaren petik buluzkorririk Beso biak zabaldurik dago errendaturik Gizonorrek dagiela hartzaz nahi duienik. Emazterik ezten lekuian eztakusat plazerik Ez gizona ez exia behinere tsahurik Exian den gauza oro gaizki erreglaturik Parabizuian nahi enuke emazterik ezpaliz.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak