Minondotarren gutunak: euskararen erabilera XVIII. mendeko merkataritzan

2021-12-13
- Nafarroako Gobernuaren laguntzaz, Euskaltzaindiak liburu deigarri bi argitaratu ditu: XVIII. mende amaieran eta XIX. mende hasieran merkataritza arloan euskara erabiltzen zela erakusten duten gutunak, hots, Jose Ramon Minondok Olaberria burdinolara bidalitako gutunak. - Patxi Salaberrik, Juan Jose Zubirik eta Iker Salaberrik paratu dute argitalpen bikoitza, hain zuzen, Iker bildumako 42. zenbakia. Lehen liburukiak gutunen edizioa dakar, Minondotarren zuhaitz genealogikoarekin batera, eta bigarren zenbakiak gutunen hizkuntza azterketa zorrotza. - Albistea osorik: https://labur.eus/oS8bi - Euskaltzaindiaren beste sare sozialak: TWITTER: https://twitter.com/plazaberri FACEBOOK: https://www.facebook.com/prentsazerb.euskaltzaindia INSTAGRAM: https://www.instagram.com/euskaltzaindia_/ - Webgunea: WWW.EUSKALTZAINDIA.EUS
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak