ETXEBIZITZA KOLABORATIBOAK Hausnarketa teoriko eta bizi esperientziak //Urriak 28// Tabakalera

2021-11-03
Urriaren 28an etxebizitza kolaboratiboei buruzko lanketa teorikoetan eta bizi-esperientzietan murgildu ginen. 8 emakume izan ziren saio honetako protagonistak: Ana txurruka, Irantzu Ibañez, Jone Miner, Itsaso Eroa, Leire Milikua, Luisa Oleaga, Maria Berzosa eta Maider Romay. ‘Giza Liburutegiak’ izeneko metodologia erabili zen topaketa aurrera eramateko. Hau Liburuak pertsonak diren gune bat izan zen eta irakurleek saioan zehar ‘eskuragarri dauden liburuak’ hartu zituzten beren istorioak ahots biziz entzuteko, eta ‘liburua’ eta irakurlearen arteko elkarrizketa hasteko. Jardunaldia Tabakalerako Kutxa Kultur plazan izan zen, arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara. Azken jardunaldi honi amaiera emateko, nola ez, liburu bat izan zen protagonista: ‘Ibaia”, Uxue Alberdik idatzitako fabula musikatua. Hau, Usurbilgo hirigintza feministaren fabula da, arkitektura eta hirigintza feminista batek ekarri lezakeen etorkizuna irudikatzen duena, eta Alberdi bera eta Amoranteren musikaren eskutik entzun ahal izan zen.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak