Bizitza joan, bizitza ihes - Manifestua (Jacques Marchais)

2021-07-31
Bizitza joan, bizitza ihes Egunero egonezinez Gorri zein gris, eskuin-ezker Gure iraultzaz ez da ezer Lanak ordain eta lanak hil Denbora merkatuan dabil Lan-denbora ez da itzuliko Denbora galduz gara hilko Maitatzeko begiradak Gauzen mundu baten isladak Ez ametsik, ez egiarik Irudiak ez besterik Hildakoak, gosedunak Lehenetik datozkigunak Dena berdin eta hala ere Dena hasi da berriz ere Erre bitez kabi denak Jabeenak, polizienak Haize-ekaitzek dakartzate Egun alaiak hil arte Guri beha den fusila Jarri zapaltzaileei begira Nagusiei, Estatuari Gutaz probesten denari -------------------------------------------------------------------- «Manifestua» EKIDA kultur ekimen sozialistak sustatutako diziplinarteko ikuskizuna da, 2021eko martxotik uztailera taula gainean eskainia. «Manifestua» ikuskizunerako berariaz egindako testuak erabili ziren, eta horiek dakartzagu grabaketa honetan. Besteren testu eta kantak ere erabili eta moldatu ziren, arte iraultzailearen tradizioa errebisitatzeko saiakeran. Hor dakartzagu, hurrenez hurren, Robert Wyatt, Jacques Marchais, Mikel Laboa eta Victor Jararen kantak. Kantak eta poemak 2021eko ekainaren 19an grabatu ziren, zuzenean, Azkoitiko Baztartxo Antzokiko emanaldian.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak