Apaltasun-araua

2022-02-11
Otsailaren 11n Zientziaren arloko Emakume eta Neskatoen Nazioarteko Eguna dugu, Nazio Batuen Erakundeak sustatuta. Egunarekin bat egiteko asmoz egin dugu "Apaltasun-araua" bideoa. Lan honek mugak jartzen dituzten estereotipoak erakutsi nahi ditu. Hesi sotilak dira eta, kasu batzuetan, badirudi familia-ingurunean eratzen hasten direla. Horren adibide da apaltasun-araua deritzoguna. Arau honen bidez, neskatoei, umetatik, beren trebetasunez ez harrotzen irakasten zaie. "Apaltasun-araua" Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedraren lana da (https://zientzia.info/eu/). Euskampus Fundazioaren eta Iberdrolaren laguntza izan du eta honako hauek egin dute: Gidoilaria eta zuzendaria: Jose A. Pérez Ledo Ekoizpen exekutiboa: Blanca Baena (K 2000 - The Mediapro Studio) Ekoizpena: Ainhoa Loroño Aktorea: Leire Orbe Grabazioa, muntaketa eta postprodukzioa: Berde Produkzioak Makillajea: Silvia Echeverria Abestia: “"Calm the fuck down" (Broke For Free) Artxiboko irudiak: Shutterstock, Unsplash eta Library of CongressGeorge Eastman Museum