Oinutsik (Rolan & Loop Abestiak)

2018-08-09
Bideo originala: https://www.youtube.com/watch?v=qqKG47Ir44U Musika, kitarra, ahotsa: Rolan Garcés Letra: Ainhoa Garaikoetxea Euskara moldaketa: Leire Markina Perkusioa: Juan Prima de Riesgo Nahasketa eta mastering: Dani Ulecia Grabatua Color Hits estudioan paroles Oinutsik zoaz ihesean Lagunik gabeko mundura Harriz betetako hatuetan josi ez duzun urradura. Dardaraz pasatzen da nork besarkatuko esperoan sugarrez beteriko gauak ezezagun baten alboan. Galdu egin al zara neska? Non ote duzu burua? Nork eskainiko dizu berriz erreginen gaztelua? Zeren bila zabiltza Guztiz galdurik zentzua Ahastu itzazu amets eroak ta ordainik gabeko sexua. Inoiz baino beteagoa ikusten zaizu kanpotik hortz beterik duzu ahoa barruan lastoz osorik. Galdu egin al zara neska? non ote duzu burua? Nork eskainiko dizu berriz erreginen gaztelua?. Ez al zara ohartuko bizitzak duen zentzua ez da errotak akabatzea zaldun ero koitadua. Galdu egin al zara neska? non ote duzu burua? Nork eskainiko dizu berriz erreginen gaztelua? Rolan Garcesek bakarlari bezala egindako lehenengo diska da hau, grabaketa 2017. urtearen bukaeran, Color Hits-en, Buenas Compañías eta Ag8st8 Estudiotan egina dago. Rolan, rock&roll-ean beti murgildu izan da non Iruñeko zeinbat taldeetan partaide bezala aritu izan da. Diska honetan aldiz, folk, country eta blues estiloetan ere entzun ahal zaio. Melodietan ahotsari batez ere eman nahi zaio garrantzia, zeintzuk indarra daukate instrumentazio xumeak erabiliz. Honetarako, Rolanek abestien hizkietan zein konponketa batzuetan kolaborazioak izan ditu. Euskarazko abestietan, zenbait lagunek egindako letrak eta esandako konponketetan, esatekoa da, Oskar Benasek adierazitako hebetasuna, non produkzioaz gain, instrumentazioaren zatiren bat ere grabatu izan du. Datorren Irailean diskan argitaratuko diren 9 abestiak, inguruko zein norberaren askatasunaz, gure barneko borroketaz, eta izan garena izateko zer ikasi dugunaz hitz egiten du. http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak