[Udako Kalera Martxa] 4.eguna: Ondarrutik Debara

2017-07-23
Ondarrotatik etorri gara, ez gara jende makala... eta ez gara gutxi! Gero eta lagun gehiago batzen ari zaizkigu. Ibiltari kopurua nabarmen hazten ari da ostegunean Gernikatik irten ginenetik. Leku jendetsuagoetan gabiltza eta nabari da. Hala ere, martxa arrastoa uzten ari da pasatzen garen leku guztietatik. Bart, Tajon Prieto eta Los Kuajolotesek “Kalera Kalera” abestiaren bertsio berria eskaini zigun. Gaur martxa aurreko furgonetakoek jo ta fuego jarri digute doinua. Bizkaiko kostaldea atzean laga eta Gipuzkoakoan sartu gara, presoen eta iheslarien aldeko aldarria ozen oihukatuz. Ibon Iparragirre preso gaixoaren amarekin egon gara. Semearen egoera bidegabearen berri eman digu: modu honetan ez dago luzaroan jarraitzerik. Eta arrazoi pilatu zaizkigu bidean aurrera egiteko, kemen handiagoa dugu orain martxan segitzeko. Mutrikura iristean, herri bat jaietan murgilduta aurkitu dugu. “Euskal presoak, kalera!” gogotik aldarrikatu dugu. Festara hurbildutako turistei adierazi diegu zer den Kalera Martxa, eta bake eta bizikidetza agertoki bat lortzeko ezinbestekoa dela preso, iheslari eta deportaturik gabeko Euskal Herria. Eta aitzakiarik ez dagoela. Eta mezu hori ematen jarraituko dugu gainerako herrietan. Mutriku laga eta Deban sartu gara. Harrera paregabea egin digute. Gau lasaia izatea espero dugu, biharkoa izango baita etaparik gogorrena.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak