Hara Nori "Jainko Bat" TEASER

2017-03-21
Hara Nori-ren lehenengo lan eszenikoa. Estreinaldia: M 2016ko Martxoaren 26an Baratza Aretoan SINOPSIA Nire begien aurretik pasa diren gorputz guztiak sartu zaizkit barrura. Nire gorputzaren atal ezberdinetan ditut erraiturik. Poroetatik atera zaizkit gero, ile formarekin. Horregatik naiz iletsua. Gorputz horiek guztiak begi bakarretik sartu zaizkit barrura, horregatik naiz estrabikoa. Transformer bat naiz. Norberaren istorioa beste istorioek eraikitzen dute. Guzti horiek idoloak dira eta norberak hamaika daramatza barruan. Haiek nire parteen parte bat besterik ez dira eta nik ditut haien arrastoak, markak, sinboloak. Barrukoa eta kanpokoa, bestea eta norbera, hangoa eta hemengoa, haiek eta ni, taldea eta banakakoa, ikusten dena eta ez dena ikusten... Egunerokotasuna eta sakratuaren arteko leku goraipagarri hori. Jainko bat, 2016an Gazte Sortzaileak Beka irabazi zuen lan eszenikoa da. Hara Nori-ren lehenengo pieza da. Ideia eta zuzendaritza: Marina Suarez Oholtzan: Marina Suarez eta Patxi Suinaga Koreografia: Garazi Lopez de Armentia Zuzendaritza laguntzailea: Hannah Welhan Musika eta soinua: Patxi Suinaga Testu aholkularia: Oier Guillan Jantziak: Hara Nori Argiak: Unai Lopez de Armentia Tripak, Braun Retrofuture eta Madame Calaca: Eskerrik Asko.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak